IES HIRUBIDE BHIn kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzea dugu helburu, betiere gure izaera propio eta euskaldunetik ikuspegi europarra eta irekia sustatuz.
Horregatik, Erasmus+ programan parte hartzen dugu, ikasleei nazioarteko esperientziak bizitzeko, beste kultura eta hezkuntza-sistema batzuk ezagutzeko, eta etorkizunerako funtsezko gaitasunak garatzeko aukera emanez.
Erasmus+ proiektuaren bidez, kulturarteko trukea, hizkuntzen ikaskuntza eta balio europarrak lantzen ditugu, ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa indartuz.
Gure hezkuntza-komunitateko kidea bazara, Erasmus+ programan parte hartzera animatzen zaitugu, nazioarteko esperientzia aberasgarri bat bizitzeko aukera paregabea baita. Programari esker, beste kultura batzuk ezagutu, zure prestakuntza akademikoa zabaldu eta etorkizunerako funtsezko gaitasunak garatu ahal izango dituzu, hala nola autonomia, kulturarteko komunikazioa, eta eremu berrietara modu kontziente eta egokian moldatzeko gaitasuna.
Erasmus+ aukera bikaina da bai maila pertsonalean bai akademikoan hazteko, gero eta globalagoa den mundu batereko prestatzen laguntzen baitu. Parte hartzeko baldintzei buruz eta prozesuari buruz informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan ikastetxearekin eta pozik lagunduko dizugu esperientzia eraldatzaile honen parte izaten.
Zertan datza programa?
Erasmus+ Europar Batasunak esakintzen duen programa bat da, zeinak Europa osoko hezkuntza-erakundeen arteko mugikortasun eta lankidetza sustatzen dituen.
Programa honen bidez, ikasleek zein hezkuntzako profesionalek atzerrian prestakuntza-esperientziak bizitzeko aukera izaten dute, beren ikaskuntza akademikoa zein pertsonala zabalduz.
Erasmus+ programak ez du soilik ezagutzak eskuratzea bultzatzen; horrez gain, gaitasun interkulturalen garapena, autonomia, norberarenganako konfiantza eta egokitzeko gaitasuna sustatzen ditu, ikasleak gero eta globalagoa den ingurune batera moldatzeko prestatuz.
Azken urtetan, Erasmus+ proiektuari esker hainbat mugikortasunetan parte hartu izan dute Hirubideko ikasleek Errumanian eta Frantzian. Beste hainbat ikastetxerekin lankidetzan aritu dira eta ikus-entzunezko sorkuntzak eta jasangarritasuneko eta komunikazioko lanak egin dituzte. Esperientzia hauek kultura-trukea, hizkuntzen ikaskuntza, gaitasun digitala eta kulturarteko gaitasunaren garapena eta Europako lankidetza bultzatu dituzte. Prozesu hauek guztiak ikasleek beraiek sortutako blogen bidez egin dituzte ikusgarri. Aurtengoan, proiektua Carrarako ikastetxe batekin elkarlanean gauzatuko da.
Hezkuntzako Erronkak eta Helburuak
Hizkuntzetan murgiltzea, nazioarteko harremanak sortzea eta kultura-trukea sustatzea dira proiektu honetan gure helburu nagusiak. Gure ikasleen ikaskuntza eta esperientziak globalagoak eta aberasgarriagoak izatea nahi dugu, etorkizuneko erronketarako prestatuago egon daitezen.
Aukera bat garapen pertsonal eta akademikorako
Hezkuntza internazionalarekin, kultura-aniztasuna sustatuz eta elkar ulermena bultzatuz ikasleei aukera eskaintzen diegu ingurune global batean ikasteko. Horretarako, Hirubiden ahalegin berezia egiten da ikasleen trukea modu inklusiboan egiteko eta aukera berdintasuna bermatzeko.
Etorkizun hobea eraikitzeko hezkuntza
Gure helburuarekin bat egin ezazu eta sustatu ezazu hezkuntza globalari begirako kultura-trukea. Nazioarteko mugikortasun programen bidez sortu dezagun etorkizuneko mundu inklusibo, kultural, ireki eta konektatuago bat.
